"Bizimodu eta filosofia baten bukaera islatzen du"
Klara Badiola donostiarra 'Amama' filmeko ama da. Asier Altuna zinemagilearen filmak harrera beroa izan du Donostia Zinemaldian.
Nerea Lizarralde
Sail Ofizialean aurkeztu dute Asier Altunaren Amama filma. Bakarka egindako fikziozko lehen lan luzea du —aurrez Bertsolari dokumentala egina zuen—, eta harrera beroa diote. Filmean baserriaren kontzeptua lantzen du, belaunaldien eta generoen arteko talka baten paradigma gisara. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua.
Etena dago Tomasek (Kandido Uranga) baserria ulertzeko duen moduaren eta haren seme-alabek dutenaren artean. Iraia Eliasek, Ander Lipusek eta Manu Urangak gorpuzten dituzte seme-alaben rolak. Amaren pertsonaiaren larruan sartzen da Klara Badiola donostiarra. Nortasun aski desberdinekoa da bakoitza, baina hirurek dute baserriarekiko nolabaiteko haustura sena. Badiolaren pertsonaia erdibidean dago; seme-alaben eta aitaren arteko zubia da. Berak ere ere aurre egiten dio bere senarrari.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea