Xanpainarekin ospatu dute hamargarren urtemuga
San Martin Merkataritza guneko langileek euren bezeroekin topa egin dute.
San Martin merkataritza-guneak 10 urte bete ditu aste honetan. Urtebetetzea ospatzeko, hainbat jarduera antolatu dituzte, eta gaur eguerdian, elkarrekin topa egin dute bertaratutakoek. Izan ere, xanpain kopak banatu dituzte bertako langileek, bezeroen artean, erosketak egiten ari ziren bitartean. Merkatuan, Fnac-en zein tabernetan ikus zitezkeen bisitariak xanpain kopak eskuetan hartuta paseatzen. Gainera, merkatari batzuek bertako produktuekin egindako mokadutxoak ere banatu dizkiete erosleei.
Bihar, asteazkena, auto bat zozkatuko dute eta ostegunean, berriz, gastropote berezia egingo dute. Asteari, gainera, bukaera musikala emango diote. Zehazki, ostiralean, Basic (18:00), Smoke Idols (19:00) eta Señores (20:15) taldeak zuzenean arituko dira bertan.