AHT-aren inguruko bilera "emankorra" izan dela esan du Goiak
Espainiako Sustapen ministroarekin bilera batean. AHTaren lanak izan zituzten hizpide, hiriburuetako sarrerak batik bat.
Eneko Goia alkatea baikor agertu da. Proiektuaren aurrerapenaren inguruan zalantzak zituela onartu du, baina Sustapen ministroaren jarrera positiboak harritu zuela esan du, “elkarlanerako prestutasuna” goraipatuz.
Trenak hirian izango duen sarrera da zehazteke dagoena oraindik, eta baita geltokia nolakoa izango den ere. Goiaren esanetan, AHTaren geltokia Tabakalera inguruan txertatzea da egokiena, autobus geltoki berriarekin batera.
Eskaera hauek biltzen dituen proiektua urte bukaeran aurkeztea espero du alkateak. Dena dela, trena ahalik eta azkarren eta baldintzarik egokienentan hirigunera heltzeko lanean jarraituko dutela esan du. Datorren astean bertan bilduko dira udal ordezkariak Trenbide Azpiegituretako Kudeatzaileekin.
AHTaren lanak 2019rako bukatuko dituztela adierazi zuen atzo Ana Pastorrek.
Donostia, Bilbo eta Gasteizko alkateak eta Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Madrilen izan ziren atzo, Ana Pastor