Jakoba Errekondo paisaialari eta agronomoa izango da aitabitxia.

Txema Hernandez (Cristina Enea), Alfonso Gurpegi (PSE-EE) eta Jakoba Errekondo agronomoa, udaletxean. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Cristina Enea Fundazioak datozen
hiru hilabeteetarako agenda aukeztu du. Erakusketa, hitzaldi, ikastaro eta beste hainbat jardueraz osaturik dago, eta Egiako Ingurumen Baliabideen Etxean eta Uliako Interpretazio Zentroan landuko dituzte guztiak.
Erakusketen alorrean esaterako, urriaren 15ean
Berrerabilerak erakusketa irekiko ditu. Bertan, hainbat artistak beren lan eta sorkuntzak aurkeztuko dituzte. Gainera erakusketak bi tailer ere izango ditu, berrerabilera prozesuen aukerak erakusteko. Oinetakoen kaxekin egindako altzairuen ikastaroa bata, eta aterkien oihalekin egidakoa, bestea.
Hitzaldien artean, datorren asteazkenean, irailak 30, Jose Manuel Naredo ekonomialariak eskainiko duena nabarmendu dute. Urriaren 7an, berriz, hiriko nekazaritzaren orainari eta etorkizunari buruzko mahai-ingurua egingo dute Ingurumen Baliabideen Etxean.
Eskaintza osoa
Cristina Enea Fundazioaren webgunean ikus daiteke.
Jakoba Errekondo
Komunikatzaile eta agronomo ezaguna izango da udazkeneko agendaren aitabitxia aurten. Gertutik ezagutzen du Egiako parkea, urte askoan bertan lanean aritua baita teknikari gisa. “Utzitako lorategi bat izatetik ingurumena sustatzeko hiriak duen baliabiderik garrantzitsuena izatera igaro izana pozgarria da”, esan du Errekondok.
Nekazaritzak hiri paisaian izan duen garrantzia ere azpimarratu du; “jendea harrituta geratu zen Bulebarreko lorategietan koloretako azak landatu genituenean, baina itxuraz gain ingurumena kultura da”, esan du.