Festa giroan aurkeztu dute 'Hip Hip Urri!' programa
Aisialdia eta familia uztartzeko hainbat jarduera egingo dituzte urriko asteburuetan.
Hip Hip Urri! programa Donostian eta aurten lehen aldiz baita Goierrin ere. Haurrek aisialdiaz familian gozatzea du helburu, hau da, kultur jardueretan euren guraso, aiton-amona edo inguruko helduekin batera parte hartzea. Horretarako hainbat jarduera eskainiko dituzte urriko asteburuetan. Iaz 100 jarduera egin zituzten eta 6.000 pertsonak hartu zuten parte, eta aurten kopuru hori hobetzea espero dute.
Udaletxean elkartu diren 5. mailako ikasleak ere ahalegindu dira kultura zer den azaltzen, aisialdia zertan igarotzen duten deskribatzen, baina euren trebetasunak erakutsi dituztenean sentitu dira erosoen. Dantza, txirula emanaldia eta udal ordezkarientzako jolasak ere prestatu dituzte. Hip Hip Urri! programaren liburuxka bana eskuan hartuta, gustura itzuli dira ikasleak ikastetxeetara.
Udalbatza aretoa ikaslez bete da gaur. Eneko Goia alkateak eta Miren Azkarate, Kultura eta Hezkuntza zinegotziak egin die harrera Amara Berri eta Ekintza ikastoletako 90 bat ikasleri.
Hirugarren urtez egingo dute