'Sparrows' filmak jaso du Urrezko Maskorra
Donostia Zinemaldiaren garaileen zerrenda jakinarazi dute larunbata gauean, jaialdiaren amaiera ekitaldian. Sparrows filmak irabazi du Urrezko Maskorra, eta Joachim Lafossek jaso du zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Les chevaliers blancs filmagatik.
Emakumezko aktore onenaren saria Yordanka Ariosak jaso du Agusti Villarongaren El rey de la Habana filmean eginiko lanagatik, eta gizonezko aktore onenaren saria ex-aequo jaso dute Truman filmeko bi aktoreek: Ricardo Darinek eta Javier Camarak.
Sail Ofizialeko epaimahaiak Sari Berezi bat eman dio Lucile Hadzihalilovicen Evolution filmari.
Bestalde, Evolution filmaren argazkia eta 21 nuits avec Pattie-ren gidoia saritu ditu, eta aipamen berezia egin dio Federico Veirojen El apostata-ri.