Duela 10 urte Karmele Soler makillatzaileari egindako erreportajea berreskuratu du Irutxuloko Hitzak.
“Hable con ella filmeko sugearen sekuentzian
Rosario Floresek oihu egin behar zuen. Baina ez zuen oihu egin nahi. Horretan tematu zen emakumea. Hortaz,
Pedro Almodovarrek niri oihu egiteko eskatu zidan. Nire oihu egiteko era gustukoa zuen. Gau osoa pasatu nuen oihu egiten. Ia ahotsik gabe geratu arte. Sekuentzia bukatu eta gero, Rosario hurbildu zitzaidan eta ‘¡Ay que grito más bueno, criatura! Ay que grito mas bueno me has puesto!’, esan zidan”.
Karmele Soler makillatzailea elkarrizketatu zuen Irutxuloko Hitzak 2005ean, eta makillatzaile lanetan izandako zenbait bitxikeria kontatu zizkion
Iñaki Lazkano kazetariari. Tartean,
Hable con ella filmaren filmaketan gertatutakoa.
Hamar urteren ondoren, makillatzaile donostiarra Donostia Zinemaldiko protagonista gisa itzuli da tokiko hedabidearen orrialdeetara. Izan ere,
Zinemira Saria jaso du aurtengo jaialdian, 50 film baino gehiagotan egin duen lanagatik.
Karmele Soler Euskal Telebistan hasi zen makillatzaile. Handik gutxira,
Hamaseigarrenean aidanez,
Ehun metro eta Z
ergatik panpox? pelikuletan lan egiteko aukera izan zuen. Eta, hala, oharkabe, zinemaren munduan sartu zen buru-belarri. Bere amari,
Amaia Bontigiri, eskaini zion Zinemira Saria. Berarekin hasi zen makillatzaile lanetan.