Arecesko bataila: 'Itzulerarik gabeko bidaia'
1937an, Arecesko batailan (Asturias), frankismoaren kontra borrokatu ziren milizianoen eta gudarien oroimena berreskuratzeko egindako ikerketa lana biltzen du -Bideo hau jatorrizkoaren laburpena da-.
Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Asturiasko Areces herrian Kandido Saseta komandantearekin batera hil zituzten gudarien gorpuzkiak Euskal Herrira ekartzeko lankidetzan hasi zuten.
Lankidetza akordio honen baitan, bi erakundeek Aranzadi Zientzia Elkartearen ardurapean jarri zituzten gudarien gorpuak berreskuratzeko ikerketa lanak. Aranzadi Zientzia Elkarteak Euskaldunen zelaia izeneko tokian egin beharreko ikerketa lanak egin ditu.
Kandido Sasetaren gorpuzkiak 2009an ekarri zituzten Arecesetik, baina inguru hartan, Euskaldunen zelaia izeneko tokian, bere batailoietako dozenaka kideren gorpuzkiak geratu ziren; asko gipuzkoarrak ziren, eta horietatik 20 bat donostiarrak, eta horiek ere lurpetik atera, identifikatu eta Euskal Herrira ekartzea da Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburua.
Argitaratze-data: 2015 ots. 26