Espainiako Zinema Akademiak Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren filma aukeratu du.
‘Loreak’ filmaren irudi bat.
Mundu osoko filmekin lehiatuko da ingelesez besteko hizkuntza batean egindako filmen atalean. Orain, AEBetako zinema akademiaren galbahea pasatu beharko du filmak, atal horretan zer film lehiatuko diren erabakitzeko. 2016ko otsailaren 28an banatuko dituzte Oscar sariak.
Loreak-ekin batera, Carlos Vermuten
Magical Girl eta Gracia Querejetaren
Felices 140 lanak aukeratu zituen Espainiako Zinema Akademiak aurrena, eta orain, azkenik, euskal filma aukeratu du.
Moriarti ekoiztetexearen filma iazko Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zuten arrakasta kritiko handiarekin.