Udal ordezkariek bat egin dute Emakumeen Mundu Martxarekin
Emakumeen Mundu Martxari babesa emateko. Maria Jesus Zelaia (EAJ), Duñike Agirrezabalaga (PSE-EE), Naiara Sampedro (EH Bildu), Miren Albistur (PP) eta Amaia Martin (Irabazi Donostia) zinegotziek elkarrekin irakurri dute erakunde adierazpena.
Hala, martxari babesa eman eta berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartu dute. Gainera udaleko jardunean eragiteko hainbat helburu zehaztu dituzte:
Indarkeriari dagokionez, jarduera protokoloak abian jarri, sentsibilizazioan lan egin eta indarkeria matxistaren inguruko formakuntza egiteko konpromisoa hartu dute. Baita indarkeria sexistaren aurkako salaketa eta deialdiekin bat egiteko konpromisoa ere.
Zaintzaileen bizitzak hobetzeko eta zaintza lanak errazteko zerbitzu publikoak eskainiko dituzte.
Anistasun sexuala kontuan izanik egingo dute lan, lesbofobia, transfobia, arrazismoa eta kapazitismoaren aurkako planak burutuz.
Emakumeen jabekuntza sustatuko dute, eta baita emakume taldeen saretze eta sorrerak bultzatu ere.
Bihar arratsaldeko 19:30ak aldera iritsiko da Emakumeen Mundu Martxa Bulebarrera.
Alderdi politiko guztietako ordezkariek bat egin dute