Dbuseko gidarien %40ari ez zaio euskaraz jakitea eskatuko
Administrazio kontseiluak lan poltsan sartzeko baldintza berriak onartu ditu.
hautaketa prozesua etenda dago. Izan ere, aurreko legealdian Dbuseko administrazio kontseiluak euskara ezagutza puntuagarria izatetik, derrigorrezkoa izatera aldatzea adostu zuen. Baina UGT sindikatuak auzitara jo zuen, eta EAEko Lan Arloko Justizia Auzitegi Nagusiak Dbuseko gidariei euskararen ezagutza eskatzea ez zela bidezkoa erabaki zuen, sindikatuari arrazoi emanez. Bilduren gobernuak errekurtsoa jarri zion erabakiari. Oraindik ez da auzia argitu, ez baitute epairik jaso, baina hizkuntza eskakizunen inguruko akordio bat lortu dute EAJk eta UGT sindikatuak. Dbuseko administrazio kontseiluak gaur berretsi du akordio hori, eta eskakizun berriak zehaztu dituzte.
Hala, EH Bilduk jakinarazi duenez, akordio honen ondorioz, gidari berrien %40ari ez zaio euskaraz jakitea eskatuko. Axier Jaka, Bilduko zinegotziaren arabera, “akordio honek euskal hiztunak gutxiesten ditu eta bigarren hizkuntza bezala tratatzen du euskara”. Hizkuntza eskakizun berriak “hizkuntza eskubideetan eta euskararen normalizazioan atzerapauso larria” direla gaineratu du.
Bereziki jeltzaleen jarrera kritikatu du Bilduk, eta Eusko Jaurlaritzak Eusko Treneko gidariei ahozko zein idatzizko Bigarren Hizkuntz Eskakizuna eskatzen dietela gogorarazi du; “Argi dago EAJk, non eta Donostian, Euskal Herriko hiribururik euskaldunenean, euskararen normalizazioan atzerapausoak ematea erabaki duela”, esan du Jakak.
Egoera aztertu eta hartu daitezkeen neurriak zehaztuko dituztela aurreratu du Bilduk.
EAJ, PSE-EE, PP, Irabazi Donostia eta UGT sindikatuaren aldeko botoen bidez, Dbuseko gidariei euskara eskakizuna jaistea onartu du gaur Dbuseko Administrazio Kontseiluak. Bilduk aurkako botoa eman du, eta egoera “larria” dela salatu du gainera.
Autobus gidarien lan poltsarako