Maria Jose Telleria, Kulturako foru zuzendaria eta Beñat Sarasola, poeta eta literatur kritikaria Berrirakurtzen programaren aurkezpenean. (Argazkia: Gipuzkoako Aldundia)
Udazken honetan ere bere bidea egiten jarraituko du Berrirakurtzen programak. Irakurketa erdigune duen zikloa da: hilero, artista ezagun bat gonbidatzen du eta hark zirrara eragin zion liburu bat aukeratuko du liburuaren gainean bere berrirakurketa aurkezteko. Denboraldi berrirako lau proposamen plazaratu dituzte. Lehenengo gonbidatua Oskar Alegria izango da, eta gaur bertan egongo da Koldo Mitxelenan, 19:30ean. Bere aita Jesus Alegriaren Artazu liburua berrirakurriko du.
Alegriak kazetaritza ikasketak egin zituen, eta argazkilari eta zinemagilea da. Bidaia-erreportajeak idatzi ditu, eta
Las ciudades visibles izeneko argazki proiektu artistikoaren autore da.
Emak Bakia Baita izeneko lanarekin 70 jaialditan egon zen; bere lehenengo film luzea da, eta bilaketa bat du xede. Gaur egun Iruñeako
Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistikoa da.
BERRIRAKURTZEN ZIKLOA
Irailak 30, asteazkena
Oskar Alegria
Artazu, Jesus Alegria Armendariz
Urriak 29, osteguna
Xabier Erkizia
Les voyages aux Pyreness, Victor Hugo
Azaroak 26, osteguna
Idoia Zabaleta
Un artista del hambre, Franz Kafka
Abenduak 17, osteguna
Neighbor
Ezer ez, Janne Teller