Hiru urte eta erdi iraun zuten lanen ondoren, 2005eko irailean ireki zituen ateak.

Eguerdian egin zen inaugurazioan «hiriko kirol instalaziorik onena» zela azpimarratu zuen
Denis Itxasok. «Ikusgarriak dira igerilekuak, baina egurrezko sapai horrek zenbat iraungo duen jakin nahi nuke nik», zioen Marik ikusleen artetik. «Ni Egian bizi naiz eta behar beharrezkoa genuen kirol instalazio hau auzoan. Igeri egitea komeni zaidala esan zidan medikuak eta orain arte Anoetara joaten nintzen, baina autorik ez dudanez, zail egiten zitzaidan bidaia».
“Zuhaiztiko kiroldegiaren inguruko auzoetan, alegia
Egia, Gros eta Erdialdean, 47.783 herritar bizi dira, eta batez ere horiei eskainiko die zerbitzua. Dagoeneko, Zuhaiztiko kiroldegia erabiltzeko txartela 2.000 lagunek atera dute. 27 metro luzeko igerilekua, bi xirristadun jolaserako igerileku handia, ikastaroak emateko 130 metro karratuko bi areto, indoor txirrindularitza egiteko areto bat eta ariketa kardiobaskularrak egiteko gimnasioa ditu. Hauetaz gain, fisioterapia eta osteopatia kontsulta bana daude”, kontatu zuen
Ion Lopez kazetariak inaugurazio egunean egindako kronikan.