Erakusleihoen itxura hobetzeko 1.000 euro arteko diru laguntzak emango ditu udalak
Abenduaren 10ean amaitzen da eskaerak egiteko epea.
webgunean egin daitezke, abenduaren 10a arte. Eta eskaerak iritsi heinean emango dituzte laguntzak, diru poltsa agortu arte. Hala, Eguberriak gogoan, urtea bukatu aurretik erakusleihoen itxura “dotoreagoa” izatea espero du Gascok.
Hiriko Ekonomia Sustatzeko planaren baitan, diru laguntza berri bat eskainiko du Udalak; 125.000 euroko diru partida bat prestatu du saltokietako erakusleihoak konpondu edo hobetzeko. Ernesto Gasco, Ekonomia Sustapeneko zinegotziaren arabera, saltoki txikiei bultzada eta erraztasunak emateko beste neurri bat da, eta hiriaren irudia hobetzea du helburu. Bere hitzetan, “erosketak egiteko hiri erakargarria da Donostia, eta neurri handi batean saltoki txikiek ematen die berezitasuna; saltoki txikiak dira arima”.
Diru laguntza honen bitartez inbertsioaren %50a ordainduko zaie saltokiei, baina gehienezko laguntza 1.000 eurokoa izango delarik. Diru kopuru txikiak direla onartu du Gascok, ahalik eta saltoki gehienen beharrei erantzun nahi dietelako. Dena den, eskaera oso handia baldin bada, aurreikusitako partida handitzeko aukera egongo litzatekeela jakinarazi du.
Eskaerak Sustapen Sailaren egoitzetan edo