Martuteneko jaiekin bukatuko da auzoko festen denboraldia
Lau eguneko jai egitarauaz gozatuko dute auzotarrek; Pilarko egunean lehertuko da festa.
Bidebietarrak izan ohi dira jaietan murgiltzen diren lehen auzotarrak, maiatzean ospatzen baitituzte Txanpontxo jaiak. Eta haien ondotik joan ohi dira Morlans, Antigua, Larratxo… Festa giroa auzoz auzo pizten da udak aurrera egin ahala. Urria iristean, festen denboraldiari agur esateko ordua iritsi ohi da, eta Martutene izaten da azkena, Pilarko egunean ospatu ohi dute-eta azken jai eguna.
Ostiral arratsaldean hasiko dute jaietako egitaraua, 16:45an txupina piztu ondoren. Lasterka egin beharko dute gero Sorginzulo plazatik ikastolako jolastokiraino, entzierroan. Eta ondo pasatzeko hainbat jarduera egiteko aukera izango dute haur eta gaztetxoek: puzgarri erraldoia, pista amerikarra, jaietako txanoa kustomizatzeko tailerra, askaria… Musikarekin bukatuko dute eguna, haur zein helduentzako abestiak jarriko dituen DJ saio batekin.
Larunbat goizean Gorriti eta bere animaliak iritsiko dira Martuteneko parkera 10:30ean, eta ikuskizun dibertigarria eskainiko dute haur eta gaztetxoentzat. Eguerdian, 13:00etan, El Pilar gastronomia elkarteren laguntzarekin, marmitako dastatzea prestatuko dute parkean. Bazkal ondoren, puzgarriak, mus txapelketa, futbolin txapelketa, askaria haurrentzat… Arratsaldean Zozongorekin batera batukada egingo dute auzotarrek, eta ondoren, Egan taldeak kontzertua emango du.
Igandean añorgatar batzuek esnatuko dituzte bizilagunak, eta kalera aterako dituzte. Añorgako erraldoi eta buruhandiak etorriko dira Martutenera, eta bertako dantzari batzuek euskal dantzak dantzatuko dituzte. Eguerdian herri bazkaria prestatuko dute ikastolako jolastokian. La Jodedera musika taldeak girotuko du bazkaria, Euskal Herriko eta Karibeko erritmoak nahastuz. Arratsaldean Nafarroako Motxila 21 rock bandak joko du zuzenean, 19:30ean. Iaz bertan behera utzi behar izan zuten kontzertua, taldekide batek istripu larria izan baitzuen emanaldiaren aurreko egunetan, eta aurten gogotsu ariko dira beraz. Gauean, musika gehiago, eta rock gehiago: Cero a la izquierda eta El Drogas ariko dira zuzenean.
Pilarko egunean iritsiko da jaietako egun handia. Herri krosaren XXIV. ekitaldia egingo dute goizean, senior eta beterano kategorietan. Ia zazpi kilometroko ibilbidea egingo dute korrika, gasolindegitik abiatuko den zirkuitutik. Eta eguerdian… Sagardo Eguna ospatuko dute. Sagardoen dastaketa, herriko produktuak eta artisautza feria. Aurten trikitilari gazteek eta Iker Goenagak girotuko dute festa, ikastolako jolastokian. Bakailaoa pil pil erara prestatzen onena nor den erabakitzeko ordua helduko da ondoren, elkarteen arteko Txapelketa Gastronomikoaren VIII. ekitaldian. Arratsaldean magia ikuskizun batekin gozatzeko aukera izango dute denek, eta gauean, zerua kolorez eta argiz beteta esango diete agur jaiei. Astondoa pirotekniarekin bukatuko dira Martuteneko jaiak.
2015eko Jaietako Egitaraua Ostirala, Urriak 9 16:45 Txupina. 16:50 Entzierroa, Sorginzulo plazatik Ikastolako jolastokiraino. 17:00-19:30 Pista amerikanoa, puzgarri erraldoia, 6 urtetik gorako haurrentzat. Ikastolako jolastokia. 17:00-19:00 Martujaiak txanoen kustomizazio tailerra. 6-12 urte bitarteko haurrentzat. 17:00-19:30 Zezen mekanikoa eta motorra simulatzailea. 13-17 urte bitarteko gazteentzat. 17:00-19:00 Martujaiak txanoen kustomizazio tailerra. 13-17 urte bitarteko gazteentzat. 16:00 Askaria Sorginzuloko plazan. (Euria eginez gero Ikastolako gimnasioan). 19:00-21:00 DJ gazteentzako. 22:15 DJa adin guztiontzat. Larunbata, urriak 9 (haurren eguna) 10:30 Gorriti eta bere animaliak. Parkean. 11:30 – 13:30 Puzgarriak Ikastolako jolastokian. 13:00 Marmitako dastatzea. Parkean. El Pilar elkarte gastronomikoak babestuta. 16:00 – 18:00 Puzgarriak Ikastolako jolastokian. 16:30 Mus txapelketa. Sorginzulo txokoan. Alai eta Taberna Berri ostatuek lagunduta. 17:00 Futbolin txapelketa. Lore Toki tabernak antolatuta. Izen ematea bikoteko 4 €. 18:00 Askaria haurrentzat parkean. El Pilar elkarte gastronomikoak babestuta. 18:30 Batukada Zozongorekin auzoko kaleetatik barrena (Etxarrienek babestuta). 20:00 Egan txiki. 23:00 EGAN. 23:00–2:30 DJ peatonal kalean. Itxasne tabernak antolatuta. Igandea, urriak 11 11:30 Kalejira Añorgako erraldoi eta buru handiekin. Ohorezko aurreskua dantzatuko dute Txapelaundi eta El Pilar elkarte gastronomikoen aurrean. Ikastolako patioan bukatuko dute. 13:00 Euskal dantzak Añorgatik. Parkean. 14:30 Herri bazkaria Ikastolako jolastokian. Sarrera onartuko da bakarrik dagokion txartelarekin. GOGORATU EROSTEA ZUEN TXARTELAK AUZOKO OSTATU ETA SALTOKIETAN (salmentan urriaren 5a arte). Parte hartu! Zenbait zozketa, sorpresa ugari haurrentzat eta Gilari buruzko bakarrizketa. Helduak 22 €, haurrak 16 urteak arte 10 €. Bazkaria “La Jodedera”-ren euskal-kubatar erritmoekin girotuta egongo da. 19:30 Motxila 21 (Nafarroako Down Sindromea Elkarteko kideez osaturiko rock banda). 23:00 – 2:30 Kontzertu bikoitza: 23:00 Cero a la izquierda 00:00 El Drogas 23:00 – 2:30 DJ peatonal kalean. Itxasne tabernak antolatuta. Astelehena, urriak 12 (Pilar eguna) 09:00 Udaleko dultzaineroak auzoko kaleetatik barrena (Beltzari eskerrak!). 10:00 Herri kroseko XXIV. edizioa. Senior eta beterano kategoriak. Luzera: 6.800 m. Sariak denontzat Iñaki Gurrutxaga harategi urdaitegiak babestuta. Izen ematea: 6 € (lasterketa baino lehen ordaindu beharrekoa). Irteera eta helmuga gasolindegiaren atzealdean. 11:30 Ohiko meza hildako auzotarren oroigarri gisa. Kalean, Pilar Ama Birjinaren aurrean. 11:30-12:30 Herri kirolak: nesken erakustaldia. Ikastolako jolastokian. 12:30 Sagardo Eguna. Sagardoen dastaketa, Herriko produktuak eta artisautza feria. Aurten trikitilari gazteek eta Iker Goenagak girotuta egongo da. Ikastolako jolastokian. Gure eskerrik zintzoenak bertako baserriei eta inguruko sagardogileei, beraiei esker beste urte bat aurrera eramango baita ekimen hau. Laguntzen dute: Baserriak: Aldaba Zarra (gaztak), Okendotegi, Apaola (gaztak), Agirretxe eta Ataun (taloak). Sagardotegiak: Sarasola, Otxu Enea, Bereziartua, Egiluze, Alorrenea, Astarbe, Barkaiztegi, Petritegi, Gartziategi , Lizeaga eta Rezola. 12:30 “Bakailua pil pilean” elkarteen arteko Txapelketa Gastronomikoaren VIII. Edizioa. Ikastolako jolastokian. Lehenengo saria: txapela eta afaria bi lagunentzat Barkaiztegi jatetxean. Bigarren saria: afaria bi lagunentzat All i Oli jatetxean. Hirugarren saria: afaria bi lagunentzat El Pilar elkartean. Laugarren saria: 2ardo botila. 18:00 Magia ikuskizuna. Zer gertatuko litzateke mago batek, loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? Egoera hau oinarri hartuta, Tor eta Txoborro magoek elkarlanean sortu dute magia saio erabat berritzailea. Magia familia osoarentzat. Parkean. Martuteneko euskara batzordeak lagunduta. 20:00 Lumagorriko oilasko errea prezio herrikoietan. Parkean. Txapelaundik babestuta. 21:15 Su artifizialen II edizioa, Astondoa pirotekniarekin. Sorginzulo plazan.