Musika Eskolei eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ikas materiala da.
Unitatea osatzen lan egin duten egileetako batzuk, aurkezpenean. (Argazkia: Donostiako Udala)
Joxemari Usandizaga izeneko unitate didaktikoa osatu dute Musikeneko Pedagogia Saileko ikasleek, musikagile donostiarraren omenez. Musika Eskolei eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ikas materiala da, eta 564 ale banatuko dituzte hiriko ikastegietan. Ceinproko ikasle batzuek egin dute diseinua, eta Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolak eta Berritzegune Nagusiak eta lagundu dute lana osatzen.
Zehazki, Aitor Biain, Aida Boutiche, Uma de Castro, Xabier Urtasun eta Malen Zobaran arduratu dira testuak egiteaz; eta diseinua eta maketazioa Olatz Diazek egin ditu, Ceinproko ikasle eta irakasleen laguntzarekin. Azken batean, hezkuntz komunitate guztiak Usandizagaren heriotzaren mendeurrenarekin bat egitea nahi dute egileek.
Helburu nagusia, musikagilearen irudian sakontzea da, haren lan ezagunenaren bitartez:
Sol maiorreko kuartetoa euskal herri doinuen gain. Unitate didaktikoarekin batera, erakusketa bat ere osatu dute, Ceinproko ikasleek egindako lanekin. Alderdi Ederreko liburutegian jarri dute ikusgai, urriaren 24a arte.
Joxemari Usandizaga unitate-didaktikoaren zatiak:
1.mugimendua:
Donostiako Belle Epoque
2.mugimendua:
Bizitza eta lanak
3.mugimendua:
Hari laukotea
4.mugimendua:
Euskal opera
+DVD bat