Gizonezko baten gorpua topatu dute Urumean
Ertzaintzaren urpekariek gizonezko baten gorpua atera zuten atzo arratsaldean, Urumea ibaitik, Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, lekuko batzuek 40 bat urteko gizon bat zubi berritik uretara erortzen ikusi zuten 15:45 aldera; bilaketak egin ostean, 17:30 inguruan topatu zuten gorpua.