Autoek ezingo dute bertatik igaro urriaren 13tik aurrera, zubi berriaren erainkuntza bukatu bitartean.

Martutene pasealekuko zubia. Berri bat eraikiko dute egungoaren ordez. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Urumearen uholdeen kontrako bideratze lanak direla eta, Martuteneko Sarrueta pasealekua itxiko dute auto zirkulazioarentzat, urriaren 13tik (asteartea) aurrera. Zehazki, auzoko zubiaren parean itxiko dute errepidea, Martutene pasealekuko zubi berriaren erainkuntza lanak bukatu bitartean. Aurreikuspenen arabera, astebeteko kontua izango da.
Beraz, ibilgailu guztiek 27 industrialdetik igaro beharko dute, baina oinezkoek arazorik gabe igarotzeko aukera izango dute.