Javi Urbano eta Lorea Ayala izan dira Martuteneko txapeldunak
Gipuzkoako Challengea itxi du igandeko lasterketak.
Sailkapen osoa ikus daiteke Challengearen webgunean.
Martuteneko 24. Krosa jokatu zuten igandean, auzoko jaien barnean. Challenge Gipuzkoako hamabigarren lasterketa izan zen, lasterketa herrikoien hamahirugarren ekitaldiko azkena. Guztira 85 korrikalari lehiatu ziren, 2014an baino hogeita hamar atleta gehiago, eta Irungo Javi Urbano (21 minutu 56 segundo) eta Martuteneko Lorea Ayala (26:31) izan ziren azkarrenak. Martuteneko lehen gizona, berriz, Juanjo Ugartemendia izan zen (24:44).
Partaideek 6’6 kilometroko ibilbidea egin zuten auzoan barrena, eta Urbanoren atzetik, Lezoko Richard Rivera (22:17) eta Berako Gwendal Larque (22:24) sailkatu ziren. Emakumezkoetan, Ayalaren atzetik, Berako Ane Elzaurdia (27.00) eta Susana Ruiz (27.28) izen ziren hurrenak.