Urumea ibaiak sortutako uholdeak saihesteko asmoz, auzoa etengabeko aldaketak jasaten ari da.
Martutene pasealekuko zubian lanak egiten ari dira. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Urumea ibaiak orain arte maiz sortutako uholdeak saihesteko asmoz, Martutenen hainbat lan egiten ari dira. Batetik, Martutene pasealekuan zubi berri bat eraikiko dute, eta inguru guztia aldatzen ari dira. Zubi horren erainkuntza lanak bukatu bitartean, Sarrueta pasealekua itxiko dute auto zirkulazioarentzat, astebete inguruan. Zehazki, zubiaren parean itxi dute errepidea, 27 indutrialdea aldera joateko. Beraz, Sarruetara sartu nahi dutenek, industrialdetik joan beharko dute. Edonola, Martutene pasealekutik igaro daitezke autoak zein oinezkoak.
Bestetik, Pilar auzunea eta Okendotegi bidea lotzen dituen zubi berria ere zutik ikus daiteke jada. Oraindik ez dute zubi zaharra bota eta egokitzapen lanetan jarraitzen dute langileek etengabe.
Martuteneko Pilar auzunea eta Okendotegi bidea lotzen dituen zubi berria. (Argazkia: Estitxu Zabala)