Pobreziaren aurkako bizimartxa egingo dute igandean
Haizearen Orrazitik abiatuko dira, 11:30ean.
Zero Pobrezia plataformak. Aurten, Europar Batasunaren eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa (TTIP) izango dute ardatz. Zero Pobrezia plataformako kideen arabera, akordio honek “ondorio latzak” sortuko ditu jendartean, “pobrezia eta ezberdintasun ekonomikoa areagotuz”.
Urriaren 17an ospatzen da Pobrezia eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, baina aste guztian zehar egingo dituzte jarduerak, TTIP: saria ala ziria lelopean. Donostiako Zero Pobrezia plataformako kideek gaur aurkeztu dute hiriko egitaraua Nautikoan, eta jardueretan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Pobrezia eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat jarduera antolatu ditu