Kortxoeneako kide bat identifikatu du poliziak
Ostegunean elkarretaratzea egingo dute 'Hiria herritarrontzat, Kortxoenean bizirik' lelopean.
Groseko gaztetxeak jakinarazi du Ertzaintzaren hiru patrulla joan direla bertara, eta gaztetxean zegoen kide bat identifikatu dutela. Bihar elkarretaratzea egingo dutela adierazi dute. Hiria herritarrontzat, Kortxoenea bizirik lelopean Bulebarrean egingo dute protesta, 19:00etan.
Azpimarratu dute joan den irailaren 4ko eraiste saiakeraren ondotik, 24 orduko erresistentzia dinamika batean murgilduta daudela: “Kortxoenearen izaeraren isla den agenda kultural bat dugu abian”. Gainera, udal gobernuarekin bilerak egiten ari dira “egoera honi alternatibak bilatu nahian”.