Ostiral eta larunbatean eszenaratuko dute Tartean Teatroaren obra; Eneko Sagardoy eta Mikel Martinez aktoreak dira protagonistak.

Eneko Sagardoy eta Mikel Martinez aktoreak.
Patxo Telleriak idatzitako suspense eta intrigazko lana aurkeztuko dute asteburuan, hilaren 16an eta 17an (20:00), Antzoki Zaharrean. Tartean Teatroaren ‘
Zergatik, Jamil‘ euskarazko antzezlana interpretatuko dute taula gainean Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy aktoreek.
Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da, tiroz hil duzula ohean zegoen gizon babesgabe eta desgaitua. Duela gutxira arte zaintzen zenuena, hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zure buruari galdetzen diozu: “Zergatik, Jamil?”. Horixe da obraren abiapuntua.