Donostia 2016: 'Hormek diote' proiektua
Donostiako eta inguruko bost horma komunikaziorako eta bizikidetzarako bitarteko bihurtu nahi ditu Donostia 2016k. Bakearen itsasargiaren Hormek diote proiektuak kale artea lantzen duten artisten eskuetan utzi ditu. Haiek margotuz, egitasmorako hautatutako bost hormei “istorio bana” kontarazi diete kale artistek, eta kale artisten lan hori kale artearen inguruko gogoeta eta eztabaidarako oinarri izango da ondoren, 2016an, hainbat egitasmotan.
Donostia 2016k proiektu honetan parte hartu duten sortzaileak elkarrizketatu ditu bideo honetan: Ismael Iglesias Intxaurrondon, Judas Arrieta Ziriza Etxean, Dizebi Urumeako igogailuan, Arantxa Recio Altzako Roman Irigoien plazan eta Hormachic Oreretako Alaberga auzoan.
Irutxuloko Hitzak Hormek diote proiektuari buruzko erreportajea, bideoa eta irudi galeria egin ditu webgunean.
‘HORMEK DIOTE’ Egilea: Donostia 2016 Noiz: 2015eko urria.
‘HORMEK DIOTE’ Egilea: Donostia 2016 Noiz: 2015eko urria.
Erlazionatutako edukiaHormek diotena