Juan Carlos Estevez altzatarra aske utzi dute
Hamasei urteko espetxe zigorra bete zuen, eta berriz atxilotu zuten iazko azaroan, Espainiako Auzitegi Gorenak berriz zigortu ondoren. Hiru urteko kartzela zigorra ezarri zion beste delitu batengatik.
Castellongo (Herrialde Katalanak) kartzelatik irten zen atzo, epaitegiak errekurtsoa onartu ondoren. Etxerat Elkarteak esan du guztira 21 urte eman dituela etxetik kanpo urrunduta.