Kontadoreseko ikastaroetarako izen ematea zabaldu dute
Azarotik otsailera, 18 eta 30 urte arteko gazteentzat bost laborategi eskainiko dituzte.

Kontadoreseko Luxia Iriondo, Martin Ibabe Gazteria zinegotzia, eta Leire Orella Gazteria teknikaria. (Argazkia: Estitxu Zabala)
- Argiztapen diseinua. Tailer teoriko-praktikoa. Hiriko hainbat eremu eraldatuko ditugu argiaren bitartez. Eraikinak argiztatzeko diseinuaren oinarriak ikasiko dituzte ikasleek.*Azaroaren 3tik urtarrilaren 7ra; zortzi saio; astearteetan (18:30-20:30); 24 euro; gehienez 12 lagun. Dinamizatzailea: Nora Imaz.
- Dj eta musika autoekoizpena. Askotariko musika estiloak lantzeko aukera. Irrati, musika eta soinu proiektuak sortzeko helburua duen edonori zuzendua.*Azaroaren 12tik abenduaren 17ra; 11 saio; asteazken eta ostegunetan (18:30-20:30); 33 euro; gehienez 14 lagun. Dinamizatzailea: Dj Amsia eta Dj Patt.
- Dantza Garaikidea. Limon eta release moduko inprobisazio teknika garaikideak erabiliko dituzte. Bizkarrezurra ardatz harturik, gorputzaren aukerak eta mugimenduak topatuko dituzte.*Azaroaren 3tik otsailaren 2ra; 10 saio; astearteetan (19:00-20:30); 22’50 euro; gehienez 12 lagun. Dinamizatzailea: Nuria Perez.
- Argazkilaritza hastapena. Ahalmen teknikoak eta artistikoak eskuratzeko laborategi praktikoa. Bakoitzaren kamera ezagutu eta erabiltzen ikasteko aukera.*Azaroaren 4tik urtarrilaren 29ra; 20 saio; asteazken eta ostegunetan (19:00-20:30); 22’50 euro; gehienez 12 lagun.
- Artibismoa. Kale artearen inguruko begirada zabaltzea du helburu. Eremu publikoan erabil daitezkeen erreminta, material eta bitartekoak ezagutuko dituzte.*Azaroaren 6tik otsailaren 5era; 11 saio; ostiraletan (18:15-20:15); 33 euro; gehienez 12 lagun. Dinamizatzailea: Jon Elorza.
- MONOGRAFIKOA. Argazkilaritza: Irten eta klik. Argazkiak ateratzea gogoko dutenentzat. Txoko berriak ezagutzeko aitzakia perfektua.*Azaroaren 21a, abenduak 18 eta urtarrilak 16; larunbat goizak; 4,50 euro; gehienek 15 lagun. Dinamizatzailea: Davit Amunarriz.
- www.donostia.eus/kontadores
- www.donostiagaztea.org
- Kontadores Gazte Zentroa: Pasaia San Pedro 13, behea, Bidebieta.