Lau eguneko garagardo feria egingo dute Egian
Hamabi garagardo mota dastatu ahal izango dira Plaza Haundin.
Ostegunetik igandera garagardoa, jatekoa eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera egongo da Plaza Haundin. III. Egiako Garagardo Azoka irekiko dute, Egia Bizirik elkarteak eta Egia eskubaloi taldeak antolatuta.
Hamabi garagardo mota dastatu ahal izango dira, ukondoa emango dute jateko, eta feria zuzeneko musikarekin girotuko dute.
Ostiralean Andoni Oilokiegi ariko da zuzenean jotzen, 22:00etan. Larunbatean Egiako mariatxien txanda izango da. Igandean, berriz, Liher kantautorea ariko da bazkalondoren, 15:30ean, eta Kaña2Kaña txaranga, 18:30ean.
Gaur osteguna zabalduko dute feria, 18:00etan. Ostiralean ere arratsaldean irekiko dute iluntzerarte. Larunbat eta igandean 13:00etan irekiko dute, iluntzerarte.