Abenduaren 19ra aurreratu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala
Espainiako hauteskundeak abenduaren 20an direla kontuan hartuta egin dute aldaketa.
www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Txapelketako hurrengo saioa urriaren 24an jokatuko da, Urretxuko Ederrena pilotalekuan, arratsaldeko 17:30ean. Final laurdenetako lehen saioa izango da eta bertan Asier Azpiroz zubietarrak kantatuko du. Agin Laburu, Beñat Iguaran, Eli Pagola, Jexux Mari Irazu eta Nerea Elustondo bertsolariekin batera.
Donostian jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala egun bat aurreratu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Izan ere, abenduaren 20an egitea zegoen aurreikusia, baina egun horretarako Espainiako hauteskundeak deitu dituztenez, finala abenduaren 19an izango da. Ilunben izango da saioa, 17:00etan hasita, eta zortzi bertsolarik hartuko dute parte.
Finalerako sarrerak asteazkenean, urriak 21, salgai jarriko dira. Gainerako saioetarako bezala, sarrerak internetez eros ahalko dira