'Adiskideak' izeneko emanaldi berezi eta bakarra eskainiko dute hainbat artistak
Viktoria Eugenia Antzokian arituko dira Kukai konpainiako dantzariak, ostiral arratsaldean, hainbat euskal musikari ezagunekin batera.
Estitxu Zabala
Ikuskizuneko partaideak, prentsaren aurrean egin duten entseguan. (Argazkia: Estitxu ZabalaOreka TX, Kukai, Iñaki Salvador
Adiskideak izeneko ikuskizuna eskainiko dute hainbat euskal artistek, Viktoria Eugenia Antzokian, ostiral arratsaldean. Egun zehatz baterako sortutako lana da, dantza eta musika ditu oinarri, eta emanaldi bakar bat egingo dute. Eszenatokian, arlo anitzetako artistek bat egingo dute: Kukai dantza taldea, Oreka TX, Iñaki Salvador, Juan Mari Beltran, Sabin Bikandi, DZ, Iñaki Telleria… “Ez du gai zehatzik. Elkarrekin egin ditugun beste hainbat ikuskizunetako zatiak dira”, azaldu du Jon Maia dantzariak. “Guretzako plazer bat da, bi zentzutan. Dantzari gisa, euskal musikaren ametsetako talde batekin elkartzea zoragarria delako, eta, aldi berean, lagun arteko giroan egin dugulako”, gehitu du. Antzeko esperientzia bat egin zuten duela bi urte baino gehiago, Getxo Folk jaialdian: “Taldean oso zapore ona utzi zuen eta hemen gaude berriro, errepikatzeko gogoz. Azken ukituak ematen, gauza batzuk gogoratuz, eta berri batzuk eginez”. ADISKIDEAK.