Frankismo garaian fusilatutako donostiarren omenezko oroigarria, Goikoa Jauregiaren aurrean. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Frankismoaren Genozidioaren Biktimen Elkarteak Ondarreta, Ulia eta Parte Zaharreko oroigarrien aurkako erasoak salatu ditu. Frankismo garaian Ondarretako kartzelan egon ziren presoen oroimenezko oroitarrian pintadak egin omen dituzte berriro. Uliako plaka hautsita dago, eta Goikoa Jauregiaren aurrean dagoen oroigarrian ere kalteak egin dituzte.
Marisa Urra elkarteko kidearen arabera, “gertatutakoa ahaztea nahi dute, baina ez dute lortuko”. Eraso bakoitza salatzen jarraituko dutela gaineratu du, euren senideek errespetua merezi dutelako. Goikoa Jauregiaren aurreko oroigarriaren aurrean egin ditu adierazpen hauek; 1936an hildako 400 donostiarren izenak ageri dira bertan. “Ez dakigu gure senide eta lagunen gorpuak non dauden. Guk ez daukagu loreak eramateko hilarririk, eta oroigarri hauek oso garrantzitsuak dira guretzat, gure hildakoak gogoan ditugulako horrela”, esan du Urrak.
Erasoen berri emanez “gertatutakoa isilarazteko ahalegina” salatu dute.