Antiguako gaztetxeari ordutegia jarri diote
Antiguako Txantxarreka edo Villa Alegria gaztegunea bertako gazte elkarteari uzteko hitzarmena luzatzea erabaki dute, baina oraingoan baldintza batzuk jarri dituzte. Alkatearen arabera, hainbat auzotarren kexak jaso dituzte gaztetxeko ordutegi eta zaraten inguruan. Hortaz, soinuen ordenantza aplikatzea erabaki dute, eta hemendik aurrera ordutegi zehatz bat bete beharko dute Villa Alegriako erabiltzaileek.
Hala, igandetik ostegunera 22:00etaraino erabili ahal izango dute eraikina; ostiraletan, larunbatetan eta jai egun bezperetan 23:00etaraino. Egun berezietan ordutegia luzatzeko aukera izango dute, aurrez udalari baimena eskatuta, betiere.
Asteartetan egin ohi duen moduan, Eneko Goia alkateak Tokiko Gobernu Batzordean hartutako erabakien berri eman du.
Batetik,