San Telmon egin dute hizketaldia, Bagera elkarteak antolatuta.
San Telmo Museoa bete da. (Argazkia: Lide Ferreira)
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta hiriko euskaltegiek mintzodromoa egin dute gaur goizean, San Telmo Museoan. Bi saio egin dituzte, 10:00etan eta 11:00etan, eta ekitaldi aretoa bete dute. Bertaratu diren ikasle zein euskaldun zaharrek argazkilaritza eta San Telmo Museoko bildumetako argazkiei buruz aritu dira hizketan. Lau laguneko hogei mahai inguru jarri dituzte. Hamabost minutura mahai batetik bestera aldatu dira, mintzakide berriak ezagutuz.
Mintzodromoa jardueraren helburua euskararen erabilera sustatu eta erabilera hori kalera ateratzea da. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatu nahi dute, euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari parada areagotuz, eta euskara eta euskaraz biziz.