Datorren urteko aurrekonturako 10 milioi gehiago izango ditu udalak
Zerga ordenantza berriarekin 2,3 milioi euro gehiago jasoko ditu udalak. Beraz, orotara, diru sarrera arrunta aurreikusitakoa baino 10 milio euro handiagoa izango da hurrengo urterako.
Goiak adierazi duenez, 2016a “urte berezia” izango da hiriarentzat: “Udalak esfortzu berezia egin beharko du datorren urtean, eta esfortzu horrek dirua eskatuko du, baina 10 milioiko diru sarrera horiek aukera emango digute kultur hiriburutza modu txukunean prestatzeko”, esan du.
Datorren urterako aurreikuspenak onak dira beraz, baina aurtengo likidazioa ere superabitarekin itxiko du udalak. Izan ere, aurten ere uste baina diru gehiago jasoko dute Foru Funtsetik; 117 milioi euro aurreikusten zuten eta 3,9 milioi gehiago jasoko dituzte.
Datu hauek esku artean izanik, hurrengo aurrekontua aurki aurkeztuko dutela adierazi du alkateak.
Eneko Goia alkatea pozik agertu da gaur prentsaurrean udalaren aurreikuspen ekonomikoak onak direlako. Alde batetik, Udalak Finantzatzeko Foru Funtsak aurreikusitakoa baina 7,7 milioi gehiago emango dizkio Donostiako Udalari; 125,3 milioi guztira. Gainera, joan den astean onartu zuten