Inauterien kartel lehiaketa abian da
Donostia Festak-ek 2016ko inauteriak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa abian jarri du, eta partikularrak zein enpresak parte hartzera gonbidatu ditu. Lanak aurkezteko epea azaroaren 26ean amaituko da, eguerdiko 13:30ean eta saria 1.000 eurokoa da, zergak barne. Nahi bezainbat zirriborro aurkez daitezke. Lanak argitaragabeak eta jatorrizkoak izan beharko dira eta edozein modalitate artistikoan egin daitezke. Proposamenak Donostia Festak-era bidali behar dira.