Juan G. Andres argazkilaria Joseba B. Lenoir Gang taldearen kontzertuan
Irutxuloko Hitzaren 10. urtemugan emandako zuzenekoaren momentu onenak islatu ditu.
Juan G. Andres kazetari eta argazkilariak (Donostia, 1977) ez zuen galdu Joseba B. Lenoir Gang taldearen kontzertua, eta ohi bezala, lehen ilaran izan zen zuzenekoaren momentu onenak irudikatzen. 2006an hiriko musika emanaldietan argazkiak egiten hasi zen, eta geroztik zuzenean egindako milaka instante bildu ditu. Donostiako kontzertuetako argazkilari ofiziala bihurtu dela esan genezake lasai asko. Duela bi urte lehen aldiz erakutsi zituen bere argazkiak erakusketa batean, Egia kultur etxean. Aurten bigarren erakusketa egin du, Donostikluba jaialdiaren 10. urtemuga dela eta.
Irudi galeria honetan Irutxuloko Hitzaren 10. urtemugaren kontzertuan egin dituen argazki sorta bat bildu dugu. Argazki hauek ikustearekin nahikoa da Lugaritz kultur etxean pasatako gau ederra imaginatzeko! Eskerrik asko Juan G. Andres!