New Yorkeko bizitasuna islatu du Eduardo Labordek
Ekain Arte Lanak galerian erakutsiko ditu bere lan berriak.
Ostegunean Parte Zaharreko Ekain Arte Lanak galerian erakusketa bat irekiko du Eduardo Laborde (1965) sortzaile donostiarrak: Time Square Flash Back. Iaz New Yorken izan zen , eta Time Square inguruan ibili zen argazkiak egiten. Irudi horietatik abiatuta, eta collagea, akrilikoa, aerografoa eta pastelarekin duen eskarmentuarekin, New York kosmopolitaren bizitasuna islatu du bere obra berrietan. Ostegun arratsaldean irekiko dute erakusketa, 19:30ean.