Antzoki Zaharrerako abonamenduak ostiral arratsaldean hasiko dira saltzen; eta astelehenean, sarrera solteak.
Abonamenduak lortzeko ilara Antzoki Zaharrean. (Argazkia: Lide Ferreira)
Urriaren 31tik azaroaren 6ra egingo dute
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. Astea. Zinezaleak has daitezke jada filmak aukeratzen eta sarrerak erosteko prestatzen, asteburu honetan hasiko baita salmenta. Ostegunean jaialdiaren programazio osoa aurkeztuko dute Viktoria Eugenia Antzokian, 11:00etan egingo duten aurkezpen ofizialean. Programa guztia errepasatu eta hautaketa egiteko denbora izango dute zaleek.
Antzoki Zaharreko abonamenduak
urriaren 23an, ostirala,
16:00etatik 20:00etara jarriko dituzte salgai, Antzoki Zaharreko txartel-leihatilan.
77 € balio duen abonamendua erosiz,
¡Sigue grabando! liburua eta
2000maniacos fanzinea jasoko dituzte.
Viktoria Eugeniarako abonamenduak urriaren
26ko (astelehena)
16:00etatik aurrera jarriko dituzte salgai antzoki horretako txartel-leihatilan. Egun horretan bertan, eta ordu berean jarriko dituzte salgai bi antzokietarako
sarrera solteak. Sarrera horiek aipatutako bi txartel-leihatiletan eta
Donostia Kulturaren webgunean erosi ahal izango dira.
Donostia Kulturako bazkideek %10eko deskontua izango dute sarrerak eta abonamenduak erosteko orduan. Langabeek, 30 urtetik beherako gazteek, pentsiodunek eta 65 urtetik gorako pertsonek ere %10eko beherapena izango dute. Deskontua bakarrik leihatilan egingo zaie eta sarrera bakar batean. Fnac-eko bazkideek ere %10eko deskontua izango dute sarrera solteak erosteko orduan.