Irutxuloko Hitzaren aldeko bertso afaria egingo dute Loiolako Erriberan
Agin Laburu eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan.
Loiolako Erriberako euskara taldeak antolatuta, Irutxuloko Hitzaren aldeko bertso afaria egingo dute urriaren 30ean. Iaz ere tokiko hedabideari babesa eman zioten beste bertso afari batekin.
Aurten auzoko Molino de Agua jatetxean (Pablo Gorosabel 3) elkartuko dira hilaren 30ean, 21:30ean. Puntako bertsolariak izango dituzte: Agin Laburu eta Aitor Mendiluze. Bertso afarirako txartelak salgai daude Piruleta goxodendan, 25 eurotan.