Irutxuloko Hitzaren festaz, 'Ez da mutu' irratsaioan
Batix Ezeiza esatariak Lugaritz kultur etxean egindako ospakizunaren kronika egin du.
Ttan Ttakun irratian Irutxuloko Hitzak hilaren 16an Lugaritz kultur etxean egindako ospakizuna izan dute hizpide. Batix Ezeiza esatariak Irutxuloko Hitzaren 10 urteko ibilbidea laburbildu du ‘Ez da mutu’ irratsaioan, eta ondoren, kontatu du gau hartako giroa eta Joseba B. Lenoir Gang taldeak beste hainbat musikarirekin emandako kontzertuaren kronika egin du. Irutxuloko Hitzaren azalen erakusketa, azal erraldoi batekin egindako photo call-a, Antiguako tabernek egindako pintxoak… Eta kontzertua, “gozamena”, bere hitzetan. Elkarrekin ahots handiak ikusteko aukera izan zuten musika zaleek. Ezeiza bera festan izan zen noski, eta entzule gisa ez ezik, argazkilari gisa ere aritu zen. Joseba B. Lenoir eta lagunen argazki ederrak egin zituen.