Autobus geltoki berriko lanak. (Argazkia: Donostiako Udala)
Autobus geltoki berriko urbanizazio lanak direla eta, gaurtik
azaroaren 31 bitartean Mari Kristina zubia trafikoarentzako itxita egongo da.
Zintarri berriak jarriko dituzte bideetan, eta zubitik Iparraldeko geltokira doan erreia ere egokituko dute. Horrez gain, oinezkoentzako gune eta pasabide berriak sortuko dituzte zubiaren eta tren geltokiaren artean.
Lanen azken txanpa honetan autobus geltokiko
azalera osoa urbanizatuko dute: bidegorria, oinezkoentzako guneak, lorategiak eta zuhaitzak izango ditu, eta baita haurrentzako parke bat ere, ibaitik gertuen dagoen aldean. Hilabete honetan ur saneamentu sarea, semaforoak eta argiteria ere jarriko dituzte.
Azkenik, inguru guztia asfaltatuko dute autobus geltokia ireki aurretik. Aurreikuspenen arabera, abenduaren 17an izango da hori.