Otsailean amaituko dituzte lanak.

Molinao industriagunera zuzenean iritsiko da sarrera berria. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Molinaoko (Altza) industriaguneak dituen irisgarritasun arazoak aurki konponduko dira, Papingo sarrera berriaren bitartez.
Irisgarritasuna izan da hain zuzen ere, bertako enpresarien aspaldiko eskaria. Izan ere, Miguel Garcia de Andoin, Molinaoko enpresari elkarteko presidentearen arabera, asko izan dira industriagunea utzi duten enpresak. “
Kamioi handiak ez dira industriaguneraino iristen, eta sarritan gu geu atera behar izaten dugu materialeak kanpoan kargatzera, horrek suposatzen duen kostuarekin”. Gaur egun,
Eskalantegi kalea zeharkatu behar da industriagunera heltzeko, eta bukaeran dagoen zubi estuak ere arazo ugari sortu izan dituela azaldu du Garcia de Andoinek.
Irisgarritasun arazoak konponduta, “industriagunea biziberritu eta
jarduera ekonomikoa handitzea” espero dute. Hala adierazi du Eneko Goia alkateak ere, lanak ikustera egindako bisitan.
Gaur egun
22 enpresa daude industriagunean; 230 bat langile. Baina sarrera berriarekin itxita dauden lokal asko irekitzea espero dute. Garcia de Andoinen esanetan, Molinaoko industriaguneak
oso kokapen ona du: “industriagune zaharra izan arren, Frantziatik 15 minutura gaude, oso kokapen ona da, eta sarrera berriak aukera emango die 18 metroko kamioi handiei enpresetaraino iristeko”.
Hala, alde egindako enpresa batzuk bueltatzea espero dute, eta baita enpresa berriak sortzea ere.
Papingo sarrera berriak
500 metro eta hiru errei izango ditu, bi sartzeko eta bat ateratzeko, eta autobidearekin bat egingo du Pasai Antxoko biribilgunean.
Orotara, 1,5 milioi euroko kostua izango du proiektuak, eta otsailean amaitzea aurreikusten dute.

Pasaiako hiltegi zaharreko zubiak arazo ugari sortzen ditu. Zubiaren atzean, sarrera berriko lanak ageri dira. (Argazkia: Agurtzane Altuna)

Papingo sarrera berria. (Argazkia: Agurtzane Altuna)