'Liburutegiak, komunitate sortzaile' lelopean, ikuskizunak, solasaldiak eta beste hainbat jarduera egingo dituzte.
Koldo Mitxelena kulturuneko erabiltzaile bat. (Argazkia: Lide Ferreira)
Liburutegiaren Eguneko jarduerak aurkeztu dituzte.
Donostia Kulturak,
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta
Tabakalerak elkarlanean hiru eguneko jardunaldiak prestatu dituzte,
“Liburutegiak, komunitate sortzaile” lelopean.
Gaur, urriak 22ko saio profesionala Tabakaleran izango da, eta bertan liburutegiek gizarte mailan integrazioa lortzen bete dezaketen lana aztertuko dute. Fundacion Biblioteca Social erakundeko
Adela Alos-Moner eta Bartzelonako Bon Pastor Liburutegiko
Virginia Ciercoren hitzaldiez gain, SIIS zentroko
Raquel Sanzek euskal gizartearen ikuspegia azalduko du. Jarraian mahai inguru bat egingo da hizlari guztiekin eta
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia eta
Donostia Kulturako Liburutegietako ordezkariekin. Saio honetan parte hartzeko izen ematea aldez aurretik egin behar da
Tabakalerako webgunean.
Urriaren 23ko saioa publiko zabalari zuzendua dago eta liburutegien funtzioa aztertuko da. Nork erabiltzen ditu liburutegiak? Zertarako? Nolako liburutegiak behar ditugu? Zer egiteko?
Ruth Pérez de Anucita kazetariak dinamizatuko duen solasaldi honetan
Nerea Azurmendi, Txetxu Barandiaran, Ana Molina eta
Iban Zaldua izango dira gonbidatuak. Ekitaldia iluntzeko
19:00etan izango da
Tabakalerako Z aretoan.
Urriaren 24an, Liburutegiaren Eguna ospatzeko haur eta helduei zuzendutako kale ikuskizun bat egingo da.
“Arrastoa jarraitu: komunitatea sortzen, altxorra aurkitu dugu”, familientzako pista jokoa,
Oihulari Klown, Tira ta Floja eta
Badut taldeek,
Tabakalera, Koldo Mitxelena eta Haur Liburutegi Nagusietan gauzatuko dute.
Azkenik,
Donostia Kulturako Kultur Etxe eta Liburutegietan urriaren
23tik 30era hainbat jarduera antolatuko dira:
Urriak 23 19:30 Istorio Trukea(n), Fernando Aranburu eta Julio Soto. Casares-Tomasene Kultur Etxea. Euskaraz
Urriak 24 11:00-14:00 Amarauna kalean, informazio gunea. Arcco merkatalgunea, sarrera nagusia. Antolatzailea: Ernest Lluch K.E., liburutegia. Elebiduna.
Urriak 24 12:00 Jose Mari Usandizaga (1887-1915). Udaleko Txistulari Taldea. Dantzaria: Aiert Beobide. Kantariak: Iñigo Vilas eta Ainhoa Zubillaga. Donostiako Txistulari Taldea. Zuzendaria: Jose Ignazio Ansorena.
Urriak 27 18:00 Marikalanbre bizitzaren laborategian, Ana Galarraga. Okendo Kultur Etxea. Infantil. Euskaraz
Urriak 30 18:00 Humar Quartet, kontzertua. Okendo Kultur Etxea.
URRIAK 22. LIBURUTEGIAK INTEGRAZIOA LORTZEKO TRESNA BAT
10:00-10:45 Raquel Sanz, SIIS
. Euskal gizartea gaur. Marko orokorra.
10:45-11:15 Atsedena
11:15-12:00 Virginia Cierco,
Bon Pastor Liburutegi Publikoa, Bartzelona. “Liburutegi Publikoa eta konpromiso soziala. 2015” sariaren irabazlea.
12:00-12:30 Adela Alos-Moner,
Fundación Biblioteca Social
12:30-14:00 Mahai-ingurua. Moderatzailea: Oihana Aristondo,
Tabakaler Ubik
Partaideak: Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia, Donostiako Udal liburutegiak, Cáritas-Gipuzkoa, Bon Pastor liburutegia eta Fundación Biblioteca Social.
Tabakalera. Z aretoa. Izen ematea: www.tabakalera.eu
URRIAK 23. LIBURUTEGIAK, ZERTARAKO?
19:00-21:00 Moderatzailea:
Ruth Perez de Anucita, kazetaria
Partaideak: Nerea Azurmendi, Txetxu Barandiaran, Ana Molina Iban Zaldua
Tabakalera. Z aretoa.
URRIAK 24. ARRASTOA JARRAITU: KOMUNITATEA SORTZEN, ALTXORRA AURKITU DUGU.
Oihulari Klown, Tira ta Floja, Badut. Familientzako pista jokoa.
11:00 Tabakalera, Mandasko Dukea, 52
12:00 Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta, 9
13:00 Haur Liburutegia, Fermin Calbeton, 25
Oharra: Liburutegi Nagusian eta Kultur Etxeetako liburutegietan ipuinaren orduak, kontzertuak eta jarduerak egingo dira.