Sagar festa ospatuko dute Katxola baserrian
Lantxabe auzo elkarteak sagardoaren tradizioa erakutsiko die herritarrei larunbat goizean.
Lantxabe auzo elkarteak sagar festa ospatu ohi du urtero. Sagardoa egiteko modu tradizionala erakusten diete bertaratzen direnei. Baserrian ospatuko den jai herrikoi honekin Euskal Herriko antzinako sagardoaren kultura berreskuratu nahi dute. Goizean hasiko dira lanean, 10:00etan. Sagarra prentsatzen hasiko dira, eta 11:30ean, jai herrikoiaren hasierarekin batera, bigarren prentsaketa egingo dute.
Tolare tradizionalak bere lana betetzen duen bitartean, baserrian txalapartak eta agian kirikotekak ere festa girotuko dute, bertakoei jaiaren hasieraren berri emanez. Urteko lehengo zizarrarekin topa egingo dute baserrian, gazteen artean sagar probak egingo dituzte, eta prentsatuko diren sagar mota ezberdinen erakusketa eta dastaketa ere egingo dute. Sagardo dastaketa, gaztain eta tortilla dastaketa, trikitilariak, toka, sagar dantza… Sagardoaren prozesuaren inguruan festa egingo dute Katxolan. Jaia zizarra kupela sartutakoan bukatuko da, 13:30-14:00ak inguruan.
2007an Muntoko tolarea Katxolara eraman zuten, eta geroztik