Amarako antzinako jaietako programak sareratu dituzte
Garai batean Donosti Berri elkarteak antolatzen zituen auzoko jaiak. 1936tik 1967a bitarteko jaietako programak gorderik dituzte, eta orain, digitalizatu eta sarera igo dituzte edonork ikusteko.
Amarabai auzo elkarteko kideak ari dira lan horretan. Garai bateko ohiturak eta bizimodua erakusteko helburuz, jaietako egitaraua ez ezik, argazki zaharrak, aldizkariak edo egunkarietako albiste zaharrak ere bildu eta digitalizatu nahi dituzte. Horretarako, herritarren parte hartzea eskatu dute. Norbaitek halako materialen bat balu, amarabaiae@gmail.com helbidera bidali beharko luke, ‘Amarako artxiboa’ gaiarekin.
Orain arte bildutako jaietako egitarau eta kartel guztiak http://issuu.com/amara_bai helbidean ikus daitezke.