Segovia eta Ocañako espetxeetara joan dira, Juan Karlos Herrador eta Jon Enparantzaren presoen eskubideen alde protesta egiteko.

Elkartasun martxaren irudi bat. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Jon Enparantza eta
Juan Karlos Herrador preso antiguotarren aldeko elkartasun martxa egin dute asteburuan Ocaña eta Segoviako espetxeetara. Martxan 40 antiguotarrek parte hartu dute, eta parte hartzaile guztiak identifikatu ditu Guardia Zibilak, Ocañan zirenean.
Martxa hau Jon Enparantzak pairatzen duen isolamendu egoera salatzeko Antiguon egiten ari den kanpainaren barruan kokatzen da. Joan den irailaren 12an manifestazio jendetsua egin zuten Donostian; “erabateko bakartzea” gaitzesteko protesta bat egin zuten
Isolamenduari stop! Presoak etxera! lelopean. Donostiako Epaitegiari eman zioten presoaren egoeraren berri, salaketak bilduta: Segoviako espetxeko zuzendariari zein Espetxe Erakundeetako Idazkari Nagusiari zuzenduriko 511 salaketa aurkeztu ziren. Iaz atzeman zuten Enparantza, abokatuen aurkako operazio batean. Segoviako kartzelan da (Espainia), modulu batean, bakartuta.
Donostiako Udaleko talde politiko guztiekin bilkurak egin dira, Jon Enparantzaren egoera salatzeko. Mozioa ere aurkeztu da.