Bertsolari añorgatarra nagusitu da; Asier Azpiroz zubietarra bosgarren geratu da Urretxu-Zumarragako saioan.

Beñat Gaztelumendi, Errenteriako saioan. (Bertsozale Elkartea)
Beñat Gaztelumendi igandean hasi zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan lehian, Errenteriako final erdian, eta irabazi egin zuen, 516 puntu lortuta. Iñaki Gurrutxagak eta Jon Martinek egin dute bigarren (499,5) eta hirugarren (485,5), hurrenez hurren.
Ofizioetan mailari eutsi ondotik, kartzelako saio aparta egin zuen atzo Agustina Otaola Rakestista Profesionala pilotalekuan.
Larunbatean lehen final laurdena jokatu zen Urretxu-Zumarragan. Agin Laburuk irabazi zuen, 516 punturekin, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 22an Zarautzen jokatuko den finalaurrekorako. Asier Azpiroz zubietarra bosgarren geratu zen, 470, 5 punturekin.
Datorren asteburuan Zestoan eta Ormaiztegin jokatuko dira final laurdenetako beste saioak. Manex Mujikak Zestoan kantatuko du, urriaren 31n; eta Unai Gaztelumendi izango da fase horretan kantatuko duen azken donostiarra, azaroaren 1ean, Ormaiztegin.
Finala, abenduaren 19an
Donostian jokatuko da finala, abenduaren 19an izango da. Illunben izango da saioa, 17:00etan hasita, eta zortzi bertsolarik hartuko dute parte.