Bertako produktuak kontsumitzeko deia egin du egileak, 'Negua, zer egin nire barazki saskiarekin' liburuaren bidez.

Liburuaren egile Idoia Garcia eta lanaren editore Idoia Arozena. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Sukaldean aritzea gogoko du Nagore Garcia de Vicuñak (Erdialdea, 1975). Duela gutxira arte, ordea, ez zien garrantziarik ematen bere kontsumo ohiturei. Orain, bertako eta garaiko produktuak kontsumitzearen aldeko apustua egin du, eta ohitura hori dutenei zuzendutako liburu bat kaleratu du:
Negua, zer egin niren barazki saskiarekin. Finean, errezeta liburu bat da, baina barazkiekin egiten diren ohiko errezetetatik urrundu da, aukera berriak eskainiz. Liburuko argazkiak bere bikotekidearenak dira, Diego Zarrabeitia, eta martxoan
Udaberria izeneko liburua kaleratu zuten elkarrekin; orduan ere
Ttarttalo argitaletxearekin.
IRUTXULOKO HITZAk egilearekin hitz egin du, xehetasun guztien berri izateko, eta laster argitaratuko du elkarrizketa.