Euskal ereserki berria aurkeztuko dute Nik eta Rai artistek, Gazteszenan
Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek umorez betetako antzezlan berria estreinatuko dute, larunbatean: 'Putinen guardasola'.
Putinen guardasola izeneko antzezlana estreinatuko dute Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek, datorren asteburuan. Umorez betetako lana izango da eszeneratuko dutena, eta musikak indar handia izango du. Azken batean, ikusleek euskal ereserki berria entzuteko aukera izango dute, lehendakariak egin baitie enkargua Nik eta Rai musikari ezagunei. Erronka horri aurre egiteko, Metodo Mistoa asmatu dute, eta horren berri emango dute. Asier Sota da antzezlanaren zuzendaria, eta Xabier Etxaniz Rojo idazlearen laguntza ere izan dute. Egiako Gazteszenan egingo dute emanaldia, larunbatean, 20:00etan.