Gaztetxeen erresistentzia esperientzien inguruko solasaldia egingo dute Kortxoenean
Kukutza eta Euskal Jai gaztetxeetako kideak gonbidatu dituzte.
Kortxoeneako egitarauak ez du etenik. Larunbatean, hilaren 31n, gaztetxeen erresistentzia esperientzien inguruko solasaldia egingo dute 19:00etan. Irailetik desalojo arriskuan dago Groseko gaztetxea, eta Euskal Herriko beste gaztetxe batzuetako kideak gonbidatu dituzte, haiek ere euren esperientzia partekatzeko. Iruñeko Euskal Jai eta Bilboko Kukutzako kideek parte hartuko dute hitzaldian. Arratsaldea zuzeneko musikarekin bukatuko dute; Donostiako Txemak, Skakeitan eta Ezin Izan taldeen kontzertuak hasiko dira 21:00etan.