KA plataformak ikusgarritasuna areagotzeko fanzine bat sortu du
'KAzeta 28' du izena, eta bihar jendaurrean aurkeztuko dute, Kafe Botanikan, 19:30ean.
KA-ren webgunean egongo da eskuragarri. Bihar egingo dute aurkezpen publikoa, eta edonor hurbildu daiteke Kafe Botanikara, 19:30etik aurrera. Bertaratzen direnek Moon Fields bikotearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute.
Kultura Alternatiboak ikusezina den kultura ikusaraztea du helburu, elkartasuna eta partaidetzaren bidez. Honela, hausnarketa, elkarrizketa eta eraginerako espazio bat sortu dute. Donostian duela urtebete jaio ondoren, 200 artista, eragile eta bestelakoek osatzen dute plataforma. Hilabetean behin, batez beste, topaketa bat egiten dute, eta bertan iritziak elkar trukatu eta erabakiak hartzen dituzte, denon artean.
2016, ezagutarazteko unea
KA-ko artista eta eragile horiek 2015ean 600 emanaldi baino gehiago egin dituzte. 2016an kideen eta emanaldien kopurua bikoiztea espero dute. Izan ere, Donostia 2016ren 20.160 euroko laguntza jasoko dute hurrengo urtean jarduerak egin ahal izateko. Diru honekin 100 jarduera inguru antolatzeaz gain, plataforma ezagutzera eman nahi dute, ahalik eta jende gehienarengan iritsi ahal izateko.
Modu horretan, proiektuan interesa duten guztiei dei egin diete. Parte hartu nahi duen orok edota informazioa jaso nahi duenak info@kulturaalternatiboa.com posta elektronikora mezu bat bidali dezake, edo Kultura Alternatiboaren webgunera jo.
Lehenengo urtemugaren harira, KA kultura alternatiboa eta oinarrizko kultura sustatzeko plataformak agerraldia egin du gaur goizean, Koldo Mitxelena Kulturunean. Bertan, KA zer den azaldu dute, eta KAzeta 28 fanzinearen aurkezpena egin ere bai. Argitalpen berria hilabetero publikatuko dute, hilabete bakoitzeko 28. egunean, eta